XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bezperak (eta Konpletak ere bai) euskerara itzulita dauzka eta nonbaiteko errietan asi nai omen dute kantatzen.

Lan au oso begikoa du Orixe`k; orrela oitura zar bati eutsi eta bizi berria eman nai dio, batez ere gure erri txiki euskaldunen onerako.

Izan ere, oitura zarra izan da gure eliz askotan Bezperak kantatzekoa.

Errosarioaz eta dotriñaz (itzalditxoaz) batera, igande arratsaldetako elizkizuna osatzen izan du.

Agirre Asteasukoaren itzaldietan argi ikusten degu.

Ona nolako kontua eskatzen dion bein kristauari: Begira izan ote dezun Meza Nagusi, Errosario eta Bezperetatik iges egiteko oitura lotsagarria?.

Badakit gauz oietako bakoitzak etzaituala beartzen bekatu larriaren azpian.

Baña denbora berean ezin ukatu diteke kristau asko daudela jakin bear dituen gauzak ez dakizkienak....

Zer izango da, bada, oez, jaietan iges egiten badue Meza Nagusi, Errosario, Bezpera, Dotrina eta obra onetatik?.

Errosarioa eta dotrina, jakiña, euskeraz izaten ziran, baiña Bezperak latiñez, oraintsuarte.

Eta au Euskalerri osoan.

Oitura au errezago egiteko, antziñako otoitz-liburu askok sartzen zituzten igandetako Bezperak eta abar, Baiona-aldeko euskerazko otoitz-liburuetan beintzat, eta Bidasoaz onuntzakoetan ere bai banaka batzuetan.

Gizaldi ontako bai aipatu ditzazkegu, gutxienez: Marzelo Zelaieta eta Aita Elizondo`ren Kristaua bere Ponte elizan (1911), eta Beinza-Labaien`go Felipe de Jesus Etxeberria`ren Bisitak (1926).

Bezperak kantatu nai dituztenentzat latiñezko Bezperakin daude.

Eta entzun bakarrik nai zituztenentzat ere baziren beste euskal-liburu batzuk, salmo bakoitzaren orde otoitz batzuk egiteko aukera ematen zutenak.

Aita Kardaberaz`en izenez ainbat aldiz argitaratua izan den Eskuliburua, esaterako.

Urrengo urratsa Bezperak latiñez eta euskeraz ematea izan zan gure eliz-liburuetan.

Aita Polikarpo Iraizoz, aurten il danak, eman zuen urrats au, Iruñan, Neketako Ama Birjiñaren irarkolan latiñezko eta euskerazko bezperakin liburutxoa aterata.

Aurrerakada galanta izan zan au, noski; baiña ez luzaroko.

Orrela, Bezperak latiñez kantatu arren, euskera or latiñaren argigarri ematen zala dirudi, es euskaraz kantatzeko.

Laster sortuko da giro berriagoa, salmoak eta gaiñerako guztia euskeraz eman eta kantatzekoa.

Orixe beraren Meza Bezperak agertuko dira aurrena, 1919n argitaratuak, baiña zenbait urte lenago egiñak.

Emen ere latin-euskerazko giroan gaude oraindio.